Gure arbaso ainitzek herrialde ezberdinetara atzerriratu behar izan zuten heien lanbidean aritu ahal izateko. Diziplina honek omendu egiten ditu.

    Aizkora lagun duela, aizkolariak eskailera edo mailadi bat egiten du arriskurik gabe hautatua duen zuhaitzera igo ahal izateko.

    Egoki deritzon garaieratik, 20 zentimetrotako ohol baten gainean, 5 metrotako altueran, aizkolariak ebakia egiten du.

    Teknika hau Kanadako aizkolariek erabiltzen zuten. Berari esker zuhaitzaren zati hormatu edo izoztuaz gaindi igo zitezkeen. Zoruaren maila gorabeheratsua sahiesteko ere erabilia zen.

Bideo

Argazkiak