Arpana ez zen XIX mendararte heldu Euskal Herrira Iratiko oihaneko langileek 1860 an ezagutu zuten. Egur mozteko teknika hau hego Euskal Herrian erabilia zen ordurako baina desafioek ez zuten publiko asko interesatzen. Egun berriz, gauzak aldatzen ari dire : hegoaldeko kirolari haundiak benetako aurkariak bilakatzen ari dire iparraldekoentzat.

   Lehiaketa honek benetako koordinazio bat eskatzen du talde bakoitzeko bi partaideen artean. Arpanak hortz ikaragarriak ditu eta 1.90m eta 2.10 metroren artean neurtzen du. Erresistenzia fisiko eta lastertasun desafio bat da. Lehiakideek, asto gainera lotua den enborrari xerrak pikatu behar diote ahalik eta azkarren.

     Kirolarieri eskatzen zain ahalegina bizi bizia da, pagoa erabiltzen da egur noble horrek adar gutxio duelako.