Talde bakoitzeko jokari batek 120 metroko distanzia igaro behar du, artoz beterik 80 kiloko zaku bat bizkar gainean izanik. Bakarkako lasterketa bat da bainan talde lasterketak ere badaude hor, hiru kirolari txandatzen dire hiru bider 120m egiteko, ahal bezain fiteen igarotzea da.
     Joko honen jotorria elkar lan batena da : baserritarrek, zakuz beteriko orgak deskargatu behar zituzten eta zaku horiek selaurura igo behar zituzten. (neskendako 40 kiloko zakua da).